XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orotakoagoa dugu ojuztapen au lengoak baño.

Alaz ere, ez du, geron gardiz, bearr-bearra zaion osotasuna.

Ikus dezagun zergatik.

Gizona, lur batean, aurkintza batean jayotzen da bizira, gogo ta gorputz billutsik oso.

Geyenetan, naiz gogo naiz gorputzarekiko, bere nortasuna bakoitzaren sendian barna eratzen ari da, eta bakoitzaren sendian diñogunez, eskierki, orren erri ta enderriaren eguratsean ulertzekoa da.

Tarrotzen doalarik, aurrak sendian arr dezaken berezitasuna, eskola ta kalean bizi-izango dan eguratsaren indarr eta almenen bidez menperatua izaten da; eta gazte ta garako gizona biurtzen danerako, orrela geratzen da bere bizi guzirako eratua.

Orixe noski, arau orokarra.

Orrengatik edo, sarritan auxe esan da: gizon eta bera jayo dan lurrak, alkarrenganako arreman estuak dituztela Ikus II'garren atala.

Egitzat eukitzeko esakun au; eta bi aldeetatik autsi diteke arreman ori: bat, gizon edo sendi bakoitza, beste Erri batera, erbestera baldin badoa; orduan, beste eguratsa, beste kultura batean murgiltzen da, eta bertan eziña edo zaio berean zebillen aisatasunaz ari edo bizi-izatea; ondorengoz, bere azkatasuna guztiz gutxituta ikusteko.

Beste aldetik, orobat gerta dakioke gizonari bere aberritik irten gabe bertan beste Erri edo Laterri indartsuagoak bere kultura berezia arrerazten dionean.

Maizegi gertatu da ori Mundu`an, eta orixe bera dugu aspaldidanik gure aberrian jazotzen eta ikusten dana.

Gure egunetako asmoetan gogorkerizko egite ori obentzat eukitzen da, ta izen berezi ontaz ezagutzen da: Jenozidio, ots, enda-erailketa.

Orixe, ain zuzen, gurean gertatzen dana; alakotz, gizonaren eskubideak zapuztuta daude gure Erri`an, txit urruñaturik; eta eskubide oiek ezesten diralako, euzkaldun gizonaren azkatasuna lotuta dugu ta betiko il-zorian.

Eiki, ez gera gu soillik erailketa ortaz iltzer gaudenok; beraz, geron buruaz diñoguna, gure antzeko dauden guziai buruz ere bardin esan dezakegu.

Argi dago, arean, euzkaldunari bere azkatasunaren eskubidea berarengan egia izan dedin, bere Erri`aren, Euzkadi`ren eguratsa berezian barna, bere esku ari-izatea bearra zaiola.

Baña aberriaren egurats ori, gure Erri`aren mugaen barnean, trinko, zabal, sendo ta sakon, eta euzkal-gogoarekiko zedarririk gabe, edatu bearr da, bere indarr guziaren zitua uztaturik izan diteken.

Olako eguratsa zaio bearra euzkal-gizonari (...).